Euskaltzaindiaren arauak

 1. Araua:Bat-batean

Honela idatziko dira hitz hauek:

  1. Bat-batean, bat-bateko, bat-batekotasun…
  2. Behinik behin, batik bat…

Hitza errepikatzen dugunean kontuan hartu behar dugu zein deklinatzen dugun.  Bigarrena deklinatzen badugu marra jarri behar da, lehenengoa deklinatzen badugu,berriz, ez da marrarik jarri behar.

Honekin batera, Euskaltzaindiak gogorarazi nahi du esapide hauen ahoskerak betiko legeen arabera egitea ongi dela (batipat, adibidez).

 2. Araua:Baita, Baitu

Bait- partikula beti aditzari lotua idatziko da, aldaketa fonologiko-grafikoa eginez: Bainaiz, baikara, baitoaz…. (bait naiz, bait gara, bait doaz,…)

Bait- + d- = bait- bait- + du = baitu

Bait- + n- = bain- bait- + naiz = bainaiz

Bait- + l- = bail- bait- + luke = bailuke

Bait- + g- = baik- bait- + gara = baikara

Bait- + h- = baih- bait- + haiz = baihaiz

Bait- + z- = baitz- bait- + zara = baitzara

 3. Araua:Atzealde, atzekoaldea, atzekaldea

Bi era desberdin hauetan idatz daitezke forma hauek:

Aurrealde edo aurreko alde,

Atzealde edo atzeko alde,

Goialde edo goiko alde,

Barnealde edo barneko alde, e.a.

Ez idatzi, ordea, aurrekalde, atzekalde, goikalde, barnekalde, e.a

Honek ez du esan nahi horretarako tradizio mintzatua dagoenean aurreko alde, atzeko alde formak aurrekalde eta atzekalde ebakitzea gaitzesten denik.

 4. Araua: Hau guztia
Hauek dira hobesten diren formak:
Hauek guztiak eta gauza hauek guztiak,
Hauetan guztietan, eta taberna hauetan guztietan, e.a.
 
ERAKUSLEA +  GUZTI(Biak kasu berean deklinaturik)
 
Ontzat ematen dira hau guz(t)iau eta hori guz(t)iori bezalakoak ere.
 
Ez dira batasunerako egoki ikusten forma hauek: guzti hauek edo etxe guztihauek,gizonau, e.a.
  5. Araua: Ene,nire,nere.
Maila jasoan, ene idatziko da, eta gainerakoetan:

Nire,

Nirekin,

Niretzat,

Niri, e.a.

Ez idatzi, ordea, nere, nerekin, neretzat, nere, e.a.

6. Araua: Usai, arrain,zain.

-ain eta -ai aldaerak dituzten hitzetan -ain formak erabili:

– arrain,

– usain,

– zain, (eta honen eratorriak diren artzain, atezain, diruzain, itzain, ertzain,gotzain e.a.),

– dohain,

– orain

(baina beste sail batekoa denez gero mahai, eta ez mahain)

Ez idatzi, hortaz, arrai, usai, artzai, diruzai, e.a.

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s