Otsailak 1-2

Posted: 2 Otsaila, 2012 in Klasekoa
Laburpen-hitzak:,

Bi egun hauetan zenbait gauza, besteak beste Ezik partikularen erabilera.

… ezik / ezean,(ezezko baldintza)

Baldintza adierazteko erabiltzen da. –(e)Z GERO erabiltzen den moduan, edozein pertsona, zein denbora adierazteko erabil daiteke, baina EZIK edo EZEAN ezezko esaldietan baino ezin dugu erabili.

ð      Ulertu EZIK, galdetu/Ulertu EZEAN, galdetu.

ð      Ziur egon EZIK, ez esan ezer/Ziur egon EZEAN, ez esan ezer.

ð      Arin ibili EZIK, trena galduko dugu/Arin ibili EZEAN, galduko  dugu

 

… izan ezik,(salbuespena)

Salbuespena adierazteko erabiltzen da. Ez da aditzekin erabiliko, izan ere, horrela beste esanahi bat hartuko luke, baldintza, hain zuzen ere.

Izan ezik aurrean dagoen sintagma deklinatu behar dugu

ð      Ni IZAN EZIK, guztiok bizi zarete Zorrotzan.

ð      Zurekin IZAN EZIK, edonorekin joango nintzateke zinemara.

ð      Zurea IZAN EZIK, auto guztiak dira onak.

X ez ezik, Y ere,(barne hartu)

Elementuren bat barnean hartu dugula adierazteko erabili ohi dugu. Bi Elementu dauzkagu, X eta Y,  eta biak kasu berberean deklinatu behar ditugu.

ð      Miren EZ EZIK, beste guztiak ERE etorri dira.

ð      Ikusi duzu auto berria? Ikusi EZ EZIK, gidatu ERE egin dut.

ð      Hau EZ EZIK, gainerakoak ERE ondo eginda daude.

ð      Oporretan EZ EZIK,  asteburuetan ERE hara joaten gara.

hutsuneak bete

IZAN EZIK

 

 

Eta orain hemen daukazue azterketa idatzia.

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s