Maiatzak 31

Posted: 1 Ekaina, 2012 in Klasekoa

Gaur ebaluaketa proba egingo dugu, proba honek bi atal ditu: Irakur eta entzumena

Maiatzak 30

Posted: 1 Ekaina, 2012 in Klasekoa
Laburpen-hitzak:

Elkar

 

-Erreprozitatea adierazten du

Guk elkar ikusi dugu

Nik zu ikusi zaitut eta zuk ni ikusi nauzu

-Ez du ergatiborik onartzen ( ez dago NORK kasurik)

* elkarrek ikusi dute

    baina beste deklinabide marka onartzen ditu.

Elkarrekin joan ginen zure amaren etxera

Elkarri hitz egiten diogu

- Elkarren aurrekoak beti plurala edo izen sintagma koordinatuak dira, baina komunztadurari dagokionez singularra da

√ Andonik eta Jonek elkar maite dute

√ Guk elkar ikusiko dugu

*  nik elkar ikusiko dugu

*   guk elkar ikusiko ditugu

 

ELKAR = BATA BESTEA

Guk elkar / batak bestea ikusi dugu kalean

Elkarren / bata bestearen ondoan eseri gara

Elkarri / batak besteari hitz egin diote

NOR

ELKAR

NORK

————-

NORI

ELKARRI

NOREN

ELKARREN

NORENTZAT

ELKARRENTZAT

NOREKIN

ELKARREKIN

NORTAZ

ELKARREZ

NORENGAN

ELKARRENGAN

NORENGANDIK

ELKARRENGANDIK

NORENGANA

ELKARRENGANA

NORENGANANTZ

ELKARRENGANANTZ

NORENGANAINO

ELKARRENGANAINO

Maiatzak 29

Posted: 30 Maiatza, 2012 in Sin categoría

Azterketa guztiak, ahozkoa izan ezik, eginda daude, denbora daukagu beste gauza batzuk lantzeko, adibidez euskal kultura.” Kultura” kontzeptua oso zabala da,  gaur Nomadak TX filma ikusiko dugu, eta gero tertuliatxo bat egin dugu.

 

 

Maiatzak 28

Posted: 29 Maiatza, 2012 in Klasekoa
Laburpen-hitzak:

Harridurazko perpausak oso ugariak eta anitzak dira. Eskualde batetik bestera aldaerak azaltzen dira. Ondoko zerrenda honetan nagusienak laburbiltzen saiatu naiz. Sailkapen moduko bat egin dugu esanahi edo erabilpena kontuan hartuz.

1.  Orokorra

-erakuslea + izen sintagma + mugatzailea + (…- ena)

Hau hotza! Hau buruko mina! Hauek komeriak! Hau poza hartu dudana!

Haiek ziren garaiak, haiek! Hori txorakeria egin duzuna!

-bai + adj. + mugatzailea + (…ela) / bai + adb. + (…ela)

Bai ederra! Bai ederra dela! Bai dela ederra! Bai mutiko azkarra!

Bai berandu! Bai berandu iritsi zarela!

-ba…

Banengoen, ba, ni!

Bazen ordua!

-Adj. + mugatzailea + izena + mugatzailea

Ederra eguraldia! Benetan aspergarria pelikula!

-galdetzailea + (izena), (adjektiboa), (adberbioa), (aditza + n)

Ene, zer entzun dudan! Zein itsusiak (diren)! Zein den nekagarria!

Nolako aurpegia! Nolako eguraldia egiten duen!

Zenbat diru! Zenbat lan egin dugun!

Nola bizi diren! Nola ibili garen!

2.  Ez jakintasuna adierazteko

-auskalo, batek daki, nork jakin + zehar galdera

Auskalo zer esan duen! Batek daki hori non dabilen!

Nork jakin zer ikusiko dugun!

Auskalo zein asmorekin egin duzun!

3.  Erakusteko

-hona, horra, hara + (zehar galdera)

Horra nor datorren! Hara zere esan zuen! Hona zer kendu nion!

Hara bestea! Horra gure Olentzaro!

4.  Desioa adierazteko

-etorkizuna + ahal

Itoko ahal haiz! Ez ahal da eroriko!

-nahiago nuke + …balitz

Nahiago nuke hilko balira!

5.  Ustekabea adierazteko

-galdetzai. + eta + izena, izenordea

Nori eta zuri gertatu behar! Nork eta Pellok!

-galdetzai. + …ko + eta

Nor ikusiko Parisen eta Jon ikusi genuen!

-aditza + ez + ba

Pikutara bidali ez nau, ba! Isiltzeko esan ez dit, ba!

6.  Eskerrak, gaitz erdi

-eskerrak + …en, ela, ena

Eskerrak etorri ziren! Eskerrak ikusi zaitudala! Eskerrak euririk egin ez duela!

-aditza + ez + …nean!

Burua apurtu ez duenean! Etxe osoa erre ez duenean!

7.  Erronka adierazteko

-baietz, ezetz + aditza (jokatu gabe)

Baietz lehendabizikoan atera! Ezetz Retegiri irabazi!

Eta ez: Ez didazula goki sartuko

8.  Deikaria

-(nor, nork, nori) + hori, horrek, horri

Etorri hona, polit hori!

Zer diok, txepel horrek!

Utikan, handiuste horiek!

Zer egin dizute, nire kuttun horri?

9.  Irain egiteko

-Adjek. + halakoa, alaena

Babo halakoa!

Zerri alaena! Ero halako hori!

10.Baietza edo ezetza indartzeko

-horixe + …ela, ena

Horixe kontatuko diodala! (kontatuko ez diot, bada!)

-jakina, noski

Lerro hauek zuretzat dira, jakina!

Bai, noski (*noski, baietz). Ez, noski (*Noski, ezetz!)

Jakina, etorriko ez naiz bada! (*Jakina etorriko naizela!)

-ezta…ere

Ezta pentsatu ere! Ezta gutxiagorik ere! Ezta hurrik eman ere!

-…ko ez…ba!

Jakingo ez dut, bada! Ezagutuko ez dut,bada!

11.Harridura

-tzea + ere

Hori sinistea ere!

Zuk hori esatea ere!

12.Ironiaz zerbait adierazteko

-kontrakoa esan

Asko dun, bada!

Merke dago!

Berehala barkatuko dio!

13.Zer, ze, zein

Zein adberbio eta adjektiboekin erabiltzen da eta erdarazko CUÁN izango luke pareko.Zer eta ze, berriz, adberbio eta adjektiboez gain, izenekin ere erabil litezke.

Zein polita den!

Zer etxea!

Ze mutila!

Ze berandu zabiltzan!

-zer…eta…ondo

zer kitto eta zer kitto ondo!

-zer arraio / nola demontre

Zer arraio esan nahi duzu horrekin!

14.Hitz indargarriak

-gero (azpimarratzeko)

Handia da, gero!

 

 

Maiatzak 22-24

Posted: 27 Maiatza, 2012 in Klasekoa

Azken txanpa, barikuan hizkuntza eskolako azterketa daukazue, eta gero libreago ibiliko gara mintzamena lantzeko.

Azterketa

Maiatzak 21

Posted: 23 Maiatza, 2012 in Klasekoa
Laburpen-hitzak:

Kaixo, aste honetan azterketa bi prestatu behar ditugu: alde batetik, hizkuntza eskolakoa, eta beste aldetik EGAkoa. Gaur hasiko gara EGAkoa prestatzen, horretarako hurrengo bi testuak irakurriko dituzue eta elkarri kontatuko diozue.

Swingers mugimendua

Bizilaguna, ez oparia

Mintzamena behin landuta, birdeklinaketa birpasatuko dugu.

-ko

Euskaraz deklinabide kasu guztiek, NOR, NORI, NORK eta NOREN izan ezik, -ko atzizkia har dezakete eta honela berez adizlagun zirenak izenlagun bihurtu. Baliabide hau oso erabilia da batez ere erlatibozko perpausak ekiditeko, horrela esaldien luzera asko laburtzen baita.

Non - nongo

Nora - norako

Nondik - nondiko

Noraino - norainoko

Norantz - noranzko

Zerez - zerezko

Norekin - norekiko

Norentzat - norentzako

Norengatik - norengatiko

Norengana - norenganako

Norengandik - norengandiko

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Adibideak:

Egurrezko mahaia = Egurrez egindako mahaia

Donostiarako bidea = Donostiara doan bidea

Zurekiko harremanak = zurekin ditudan harremanak

Zureganako maitasuna = Zuri dizudan maitasuna

Behin –ko atzizkia hartu ondoren berriro deklina daitezke, hau da, ondoan duten izenaren elipsia eginez gero hari zegokion kasua bereganatzen dute.

Plastikozko jostailuak lurrean utzi ditut, eta egurrezkoak arasa horretan

Harekikoak aspaldi moztu nituen (harremanak)

Bai hondartzarako bideetan, bai mendirakoetan auto ilara handiak daude.

Noren

Noren atzizkiz osatutakoak zuzenean birdeklina daitezke, izan ere noren kasua daraman hitza izenlagun baita jadanik.

Pello nire emaztearen ondoan eseriko da eta ni Josurenaren ondoan.

Gurera joango gara bazkaltzera (gure etxera)

KONTUZ!! Norentzat / norentzako

*Zuretzako eskarri ditut liburuak

Zuretzako liburu mahai gainean dago

Lehenengo esaldia okerra da, bigarrena berriz zuzena. Erreparatu zeri lotuta ageri diren kasu bakoitzean.

Maiatzak 15-17

Posted: 22 Maiatza, 2012 in Klasekoa
Laburpen-hitzak:

Aste honetan hizkuntza eskolako azterketa prestatzen jarraituko dugu. Gogoratu datorren barikuan  izango dela, eta N.A.N agiriaren araberakoa dela, hots, batzuok goizeko 9:00etan egingo duzue eta beste batzuok arrastiko 15:00etan.

Maiatzak 14

Posted: 14 Maiatza, 2012 in Klasekoa
Laburpen-hitzak:

Aurreko astean EGAko azterketa  idatziaren emaitzak argitaratu zituzten, zuetako batzuok gainditu duzue eta beste batzuok ez; ez kezkatu, hurrengo batean gaindituko duzue-eta.

Orain ahozkoa prestatzen hasi behar dugu, horretarako hemen daukazue  bideo bat, zeinetan azaltzen den zertan datzan.

 

 

Maiatzak 8-9

Posted: 9 Maiatza, 2012 in Klasekoa
Laburpen-hitzak:

Gaur  eta bihar hizkuntza eskolako azterketa jorratuko dugu, oso luzea denez , 3 ordukoa, bi egunetan egingo dugu.

Azterketa eredua

Audio fitxategia 1

Audio fitxategia 2

 

 

 

 

 

Maiatzak 7

Posted: 8 Maiatza, 2012 in Klasekoa

Zelan zapatuko azterketa?  ondo ezta, gaiak ikusita erraza izan dela esan daiteke; hori bai,anoraz eginez gero. Orain  hizkuntza eskolako azterketa prestatzen hasiko gara hasiko gara , eta eguenean, EGAko emaitzak.

Gaur mintzamena landuko dugu, hasieran berriak eta azterketa komentatuko ditugu ,eta gero AIZU aldizkariko bi artikulu irakurriko ditugu:

Bilboko Maiatzaren Biko kalean Hileroko azoka, maiatzean jai giroan

‘Fracking’aren borroka

 

Maiatzak 2

Posted: 2 Maiatza, 2012 in Klasekoa

Zubi luze hau amaitu da eta azken txanpari ekin behar diogu. Gogora ezazue zapatu honetan HABEko azterketak dauzkazuela, 2. mailakook goizeko 9:00etan eta 3. mailakook 11:30 ean , biok BEC-en.

Gaur hasiko gara mintzamena lantzen, horretarako Eroski aldizkariko bi testu erabiliko ditugu:

Bada aski arrazoi birziklatzeko

Elikadurak gaztetu ere egiten du

 

 

Apirilak 23-26

Posted: 26 Apirila, 2012 in Klasekoa
Laburpen-hitzak:

Gutxi barru HABEko azterketa egin beharko duzue eta ondotxo dakizuenez aurten dena aldatu dute, aurten idazlana(k) besterik ez duzue egin behar, beraz aste honetan ager daitezkeen gaiak jorratuko ditugu klasean.

Hemen badaukazue gaitegi bat, zeinetan orain arte erabilitako gaiak agertzen baitira. Klasean taldeka prestatuko ditugu gai hauek guztiak, edo behintzak ahalik eta gehienak.

 

  1. Ablazio egiteagatik espetxe-zigorra
  1. Alkohola: onarturiko droga?
  1. Animaliak eta tratu txarrak
  1. Armada profesionala
  1. Arrazismoa
  1. Auto istripuak
  1. Azterketak
  1. Baserriak husten
  1. Bideo-kontsolak
  1. Bihotzekoprentsa
  1. Depresioa
  1. Dietak
  1. Diseinuaren era
  1. Doping-a kirolean
  1. Drogak
  1. Drogarik gabeko menpekotasunak
  1. EAEko umeen artean arazo bihurtzen ari da gizentasuna.
  1. Egun bereziak: aitaren, amaren, maiteminduen
  1. Ekologia
  1. Eleberriek eskolak baino gehiago irakatsi didate” (L. Goitisolo)
  1. Elikatzeko ohitura berriak
  1. Emakumearen egoera
  1. Emigrazioa
  1. Erretiroa
  1. Estresa: modako gaitasuna
  1. Etxeko animaliak: ia etxe guztietan
  1. Euroa
  1. Eutanasia
  1. Ezintasunekin bizi behar denean
  1. Feminismoa oraindik beharrezko ?
  1. Garraio publikoa
  1. Gaztetxoek eragindako kalteak nork ordaindu behar ditu ?
  1. Gero eta ume gutxiago jaiotzen omen da EAEn
  1. Giza eskubideak
  1. Gizartea zahartzen
  1. Gobernuz kanpoko erakundeak munduan
  1. Goi-mendizaletasuna
  1. Guraso erasotzaile guztiek ume izan zirenean erasoak jasan zituzten
  1. Haurrak gaurko gizartean
  1. Haurtzaindegiak
  1. Herri aldizkariak
  1. Herri juradoak?
  1. Historia
  1. Hondamendi naturalak
  1. Ikasi bai, baina zer?
  1. Informatika
  1. Informazio genetikoaren erabilera.
  1. Ingelesa nagusi
  1. Internet
  1. Jaiotze tasa Europako txikiena EAEn
  1. Kanpotarrak gurean
  1. Kirol arriskutsuak
  1. Klonazioa
  1. Kontsumismoa gure gizartean
  1. Lan istripuak
  1. Medikuntza alternatiboa
  1. Merkataritza gune handiak eta denda txikiak
  1. Museoak
  1. Naturismoa
  1. Ordenadoreari kateatuta?
  1. Organu emaleak
  1. Oscar” sariak
  1. Piper egitearen kontrako neurriak.
  1. Pit-bull baten jabea atxilotu dute, erasotzeko agindua emateagatik
  1. Polizia unibertsitatean?
  1. Prebentzioa = Osasuna ?
  1. Publizitatea
  1. Sexuen arteko berdintasuna
  1. Shin chan
  1. Sukaldaritza emanaldiak
  1. Tabakoaren eragina
  1. Tabernen ordutegia
  1. Teknologia, intimitateari erasoka
  1. Telebistaren aurrean
  1. Telefonorik gabe ezin bizi?
  1. Transgenikoei beldurra ?
  1. Txakur jabeok, erne!
  1. Txakurra edukitzea modan
  1. Turismoa
  1. Uda badator eta berarekin batera Jazza.
  1. Umeak zigortzea zilegi?
  1. Ura baliabide urria?
  1. Zaborra
  1. Zer-nolako familiak

Apirilak 19

Posted: 19 Apirila, 2012 in Klasekoa
Laburpen-hitzak:

KOORDAINKETA

Krisi garaian guztiok lagundu behar dugu.

Askotan txarto erabiltzen ditugu baliabideak eta doakotasunaz baliatzen gara.

Itxaro nzerrendak arinduk odira eta behar dugunean baino ez dugu erabiliko.

Errentaren araberakoa izango omen da.

Lehen,telenonobelakematenzituztenetaadinekogutxijoatenzirenanbulategira;gaur,sabervivirematenduteetaanbulategiakbetetadaude

Birritan ordainduko dugu, zergetan eta koordainketan.

Diru gutxi daukatenek arazoak edukiko dituzte ordaintzeko.

Jende asko ez da anbulategietara joango. Ondorioak: lanpostu batzuk galduko dira, gure osasuna okerragoa izango da.

Soldataigoerarikez,murrizketakarloguztietan,koordainketa.Norkirabaztenduhonekinguztiarekin?Zergakzertarako?

Aseguru mediku pribatuak bultzatu nahi dituzte.

 

Apirilak 18

Posted: 19 Apirila, 2012 in Klasekoa
Laburpen-hitzak:

 

Pentsiodunek aurrerantzean botikengatik ordaindu egin beharko dute

 

Hemezortzi mila eurotik gorako pentsioa dutenek hilean gehienez hemezortzi euro ordainduko dituzte botikengatik eta handik beherakoek gehienez zortzi. Espainiako Gobernuak gaur iragarri du neurria, erkidegoekin bilera egin ostean.

Orain arte ez bezala, Hego Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko pentsiodunek aurrerantzean botikengatik ordaindu egin beharko dute, gaur Ana Mato Espainiako Gobernuko Osasun ministroak jakinarazi duenez. Erkidegoetako Osasun sailburuekin bilera egin du aurretik.

Hemezortzi mila eurotik gorako pentsioa dutenek hilean gehienez hemezortzi euro ordainduko dituzte botikengatik eta handik beherakoek gehienez zortzi euro.

Pertsona aktiboen artean, berriz, hemezortzi mila euroko errenta baino txikiagoa dutenek orain arte bezala sendagaiaren %40 ordainduko dute; gainerakoek, erdia —gaur egun %40 ordaintzen dute—. Ehun mila eurotik gorako errenta dutenek %60 pagatuko dute —egun, %40—.

”Botiken koordainketaren helburua ez da dirua biltzea. Hori egin nahiko bagenu, errezeta bakoitzeko kobratuko genuke”, esan du Mato ministroak, eta iragarri du neurria bi hilabetetik aurrera martxan izango dela. Gobernuak etzi onartuko du asmoa, Ministroen Kontseiluaren bileran.

“Sistema bideragarri egitera”

Matok adierazi du “osasun doakoa eta unibertsalari eutsiz, sistema bideragarri egitea bermatu” nahi dutela. Zerbitzua “espainiar guztientzat” izango da, “erkidego batean edo bestean bizi”.

Funts bat sortuko dute erkidegoen mugetan bizi direnei zerbitzua bermatzeko. Errioxarekin arazoak izan dituzte Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, eta funts horren bidez konpontzea espero dute.

Rafael Bengoa Jaurlaritzako Osasun sailburuak azaldu du neurrien %80arekin ados dagoela.

 

Gobernuaren koordainketa izango dugu hizpide biharko idazlanean horretaz idatzi beharko duzue-eta. Beraz, gaur idazlana bideratuko dugu, hots, zirriborroa egingo dugu denon artean, eta bihar idazlana egingo duzue klasean.

Orain beste lau arau ikasiko dituzue, gehienak ezagutzen dituzue, baina orain ikasiko duzue arau horien zergatia.

Araua_0031

Araua_0033

Araua_0034

Araua_0035

arauak 31,32,33,34,35

Apirilak 16

Posted: 19 Apirila, 2012 in Klasekoa
Laburpen-hitzak:,

Oporrak amaitu dira eta gogor lan egiteari ekin behar diogu.Hasiko gara mintzamena lantzen.

We are Anonymous

Zuri buruz zuk zeuk baino gehiago dakien norbait dago:GOOGLE

Mintzamena landu eta gero, harira joan behar dugu: aditzak jorratuko ditugu.

aditzak